people holding miniature figures

Gure zerbitzuak

MindWaven, adin desberinetara egokitutako dinamika ezberdinak eskaintzen ditugu, emozioei buruz modu sortzaile eta berritzaile batean ikasi ahal izateko.

EMOZIOAK JOKOAN!

Emozioak jokoan jolas tradizionalen bilketa da, jolas bakoitza lagunduko diren emozioetara moldatuta dago. Haurrak izango dira, aditu baten laguntzaz,irudikatuko dutenak atzemandutako emozioak.

Joko honek 5 zati ditu (emozio bat bakoitzeko). Horietako bakoitzean denbora mugatua izango dute jolasak osatzeko. Horietako bakoitzak honako galdera hauei erantzungo die:

  • Noiz agertzen da?/Zer esan nahi dit?

  • Zer sentiarazten dit?/Zertarako?

  • Zer kolore du?

  • Non agertzen da?

  • Nola kudeatuko dut?

Adina: 6-10 urte

EMOZIOEN UNIBERTSOA

Dinamika honek “Emozioen Unibertsoaren” teoria barneratzen du, giza emozioen aniztasuna eta konplexutasuna aztertzen duen liburua. Emozioak elkarri lotuta daudela eta gure jokabidean, eguneroko ongi-izatean eta harremanetan nola eragiten duten azaltzen dugu.

Parte-hartzaileek gehien sentitzen dituzten emozioak identifikatzeko eta partekatzeko diseinatuta daude jarduerak, enpatia eta elkar ulertzea sustatuz batik bat. Hala, gazteek hobeto ezagutu eta ulertu ahal izango dituzte beren emozioak eta gainerakoenak, elkarren arteko babes eta hazkunde emozionaleko giroa sustatuz.

Adina: 14-17 urte